

FLEISCHMANN´S COOKING GROUP
Errentabilitatea eta aurrera egitea ahalbidetzen duen lan-ideologia baten bila aritzen gara lanean, gure ezagutza elkarbanatuz.
Zerbitzuak
IKUSPEGI GASTRONOMIKOA
Proposamen gastronomiko ezberdinetara egokitzen gara, beti ere, zaporea errespetatuz. Abangoardiako sukaldaritza, tradizioa alde batera utzi gabe.
PROIEKTU GASTRONOMIKOAK
Proiektu gastronomikoak zuzentzen ditugu, proposamen zintzo, errentagarri eta gaur-egungoak aurkeztuz.
IKUS-ENTZUNEZKOAK
Gastronomia beste ikuspuntu batetik kokatzen dugu. Ikus-entzunezko proiektu ezberdinak burutzen ditugu, ideiatik hasi eta amaiera arte
HARREMAN PROFESIONALAK
Gastronomiaren inguruko ekintza ezberdinetan parte hartu eta instituzio ezdinekin elkarlanean aritzen gara.
Proiektuak
Taldea

Beñat Gereka
Ikus-entzunezko komunikazioan lizentziatua. Bainet Telebistako estudioetatik igaro zen eta orain Txikota Komunikazioaren arduraduna da, Fleischmann´s Cooking Group-eko taldearen barnean.

Jesus Mena
Zarauzko Aiala Sukaldaritza Eskolan bere ikasketak burutu ostean, Karlos Argiñanoren jatetxean jarraitu zuen formazioan. 2013-an Bailara Restaurant-eko lan-taldera batu zen eta orain bertako sukaldearen zuzendaria da.

Manuel Doñelfa
Bere lehen ikasketak Zaragozan burutu ostean, Aiala Sukaldaritza Eskolan sakondu zituen bere ezagutzak. Karlos Argiñano eta Pedro Subijanaren sukaldeetatik pasa ondoren, orain Txoko Getariako sukaldea dabil zuzentzen.

Enrique Fleischmann
Iñaki Agirre, Karlos Argiñano, Juan Mari Arzak eta Paul Bocuse-rekin lanean aritu eta 7 urtetan zehar Pedro Subijanaren Akelarre jatetxean I+D+I departamentuan lanean aritu ostean, Enrique Fleischmann-en bide berriari ekin zion Fleischman´s Cooking Group zuzendaritzan.